Itxi

Athletic Club

Lesionatuta

Muniainek ez du Kopako partida jokatuko

Erredakzioa

Ezker belaunean distentsioa du aurrelari zuri-gorriak. Bestalde, Susaetaren parte-hartzea zalantzazkoa da, gainkarga du eskumako hankan.

  • Iker Muniain

    Iker Muniainek ez du Kopako partida jokatuko. Argazkia: EFE

Iker Muniainek Almeriaren kontrako partidaren 61. minutuan utzi zuen berdegunea, minduta. Jokalari zuri-gorriak lehen graduko distentsioa du ezker belauneko barne lotailuan. Hurrengo egunotako bilakaeraren arabera zehaztuko dute noiz izango den berriro jokatzeko moduan.

Bestalde, Markel Susaetak gainkarga du eskuin hankako bizeps femoralean. Hori dela eta, ez dago argi Kopako partida jokatzeko moduan egongo den.

Athleticek Betisen kontra jokatuko du asteazkenean Kopako final-zortzirenetako bueltako partida San Mames futbol-zelaian, 19:30ean.