Itxi

Athletic Club

Bruselak ikerketa egingo du

Nola eta nortzuk ordaindu dute San Mames berria?

Erredakzioa

San Mames Barria elkartea ikertuko duela iragarri zuen atzo Bruselak, legez kanpoko ustezko laguntzak jaso zituen argitzeko.

San Mames Barria elkartea ikertuko duela iragarri zuen atzo Bruselak, legez kanpoko ustezko laguntzak jaso zituen argitzeko. Athleticen zelai berria 2014ko abuztuan amaituko dute.

Egia esan, zelai berria eraikitzeko EAEko erakundeen laguntza behar izan du Athleticek: klubak 50 milioi euro jarri zituen mahai gainean (17 milioi, zelai zaharraren lurzoruaren truke), Bizkaiko Foru Aldundiak 50 milioi euro jarri zituen (17, zelai berria egiteko lurzoruaren truke), Eusko Jaurlaritzak eta BBK-k 50na milioi jarri zituzten, eta Bilboko Udalak, berriz, 11.

Egitasmoa gauzatzeko, San Mames Barria elkartea sortu zuten 2007. urteko martxoan. Bertan, bost bazkide daude: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Bilboko Udala eta Athletic Club.