Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Bermejok Athletic kanporatzeko gai izango direla uste du

Erredakzioa

Zuri-gorri ohiak Bilboko taldearen aurka jokatzea "beti erakargarria" dela onartu du, "Errege Kopan historiko bat" baita.

  • Mario Bermejo. Artxiboko argazkia: EFE

    Mario Bermejo. Artxiboko argazkia: EFE

Mario Bermejo Celtako aurrelariak Athletic Errege Kopatik kanporatzeko gai direla adierazi du, prentsaurrekoan. Galiziako taldeak larunbatean hartuko ditu zuri-gorriak, Balaidos estadioan, Errege Kopako final-hamaseirenetako joanekoan.

"Neurketa zaila izango da, baina kanporaketa % 50ean dagoela esan daiteke. Athletic talde garrantzitsua da, Kopako historiko bat, baina talde final-zortzirenetarako sailkatzeko gai ikutsen dut", azaldu du Bermejok.

Athleticeko jokalari odiaren ustez, gakoa San Mamesera sailkatzeko aukerekin heltzea izango da. Ligako partidan, Celtak 3-2 galdu zuen Bilboko estadio berrian.

"San Mames gotorleku bilakatu da haientzat, baina guretzat erronka izango da, ligako partida oroituz mendekua hartzeko abagunea izango baitugu. San Mamasen irabazten duen lehenengo taldea izan nahi dugu", azaldu du Mario Bermejok.

"Athleticen aurka jokatzen dugun bakoitzean giroa oso ona da, talde historikoa baita. Gainera, nik bertan jokatu nuen, eta lagun ugari ditut Bilbon. Athleticen aurka jokatzea beti da erakargarria niretzat", azaldu du Celtako aurrelariak.