Itxi

Athletic Club

Txapeldunen Ligan

Valverde: 'Laugarren postuak ondo gaudela esan nahi du'

Erredakzioa

Valverderen gizonek hiru puntuak eskuratu zituzten Bartzelonaren aurka eta laugarren postuan dira sailkapenan.

  • Valverde

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Athleticek partida bikaina jokatu zuen Bartzelonaren aurka (1-0), eta zuri-gorriak laugarren jarri dira sailkapenean, Txapeldunen Ligako postuetan.

Ernesto Valverderen taldeak BBVA Ligako liderra gainditu du San Mamesen, Iker Muniainek lortutako golari esker (70. minutuan). Bilboko taldeak porrota ezagutu gabe jarraitzen du San Mames estadio berrian. 'Azken garaipena garrantzitsua izan da oso, konfiantza ematen digu, baina argi izan behar dugu non gauden', adierazi zuen entrenatzaile zuri-gorria.

'Ez da anekdotikoa sailkapenean dugun postua, horrek esan nahi du ondo gaudela, bide onetik goazela, baina ez du ezer gehiagorik esan nahi.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club