Itxi

Athletic Club

Anoetan

Realaren eta Athleticen arteko derbia, urtarrilaren 5ean, 20:00etan

Erredakzioa

Euskal derbia igande horretan jokatuko da, Anoetan. Osasunak, aldiz, egun berean jokatuko du Espanyolen aurka, 18:00etan.

  • De Marcos eta Griezmann. Argazkia: EFE

    De Marcos eta Griezmann iragan denboraldiko euskal derbian. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) BBVA Ligako 18. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak argitaratu ditu. 2014. urteko lehen jardunaldia urtarrilaren 4an hasi eta urtarrilaren 6an bukatuko da.

Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia urtarrilaren 5ean (igandean) jokatuko da, Anoetan, 20:00etan. Osasunak ere egun berean jokatuko du Espanyolen aurka Sadarren, baina 18:00etan.

18. jardunaldiko ordutegiak:

Urtarrilaren 4a, larunbata:

16:00etan. Malaga-Atletico

18:00etan. Valladolid-Betis

20:00etan. Valentzia-Levante

22:00etan. Rayo-Vila-real

Urtarrilaren 5a, igandea:

12:00etan. Sevilla-Getafe

16:00etan. Bartzelona-Elx

18:00etan. Osasuna-Espanyol

20:00etan. Reala-Athletic

Urtarrilaren 6a, astelehena:

19:00etan. Real Madril-Celta

22:00etan. Almeria-Granada