Athletic Club
Igandean, 21:00etan
Bajek ahulduta iritsiko da Bartzelona San Mamesera
L.E. | eitb.com
Entrenatzaileak buru hauste ugari izango ditu: Messi eta Tello aurrelariak, Dos Santos eta Affelay erdilariak, Jordi Alba eta Dani Alves atzelariak eta Valdés atezaina min hartuta daude.
-
Leo Messi ez da Athleticen kontra arituko. Efe.
Bartzelonak baja garrantzitsuak dituela etorriko da San Mamesera, abenduaren 1ean Athleticen aurka jokatu behar duen partidarako (21:00). 'Tata' Martino entrenatzaileak ezin izango ditu Leo Messi surrelaria eta Victor Valdes atezaina erabili, eta litekeena da Dani Alvesek ere jokatzeko arazoak izatea. Horiez gain, Jordi Alba, Tello eta Affelay ere min hartuta daude.
Leo Messi argentinarra min hartuta dago eta sei eta zortzi aste behar ditu sendatzeko. Urrezko baloiak haustura du ezker zangoko giharrean.
Aurrelaria hirugarrenez lesionatu da udatik hona. Errekuperazioaren lehen zatia Bartzelonan egingo du, eta bigarrena, aldiz, Buenos Airesen.
Jokalariak Betisen aurkako partidan min hartu zuen, 19. minutuan.
Valdes, sei aste bajan
Victor Valdes Bartzelonako atezainak sei aste inguru emango ditu bajan, eskuineko zangoan duen lesioaren ondorioz.
Valdes Hegoafrika - Espainia lagunarteko partidan lesionatu zen.
Dani Alves, zalantzan
Athleticen aurkako partidari begira, hirugarren baja bat ere izan dezake Bartzelonak; Dani Alvesena, alegia. Atzelari brasildarrak astebete eta 10 egun artean beharko ditu eskuineko zangoan duen haustura txiki bat sendatzeko.
Gauzak horrela, litekeena da Bartzelonak ondorengo hamaikakoa zelairatzea: Pinto; Montoya, Bartra, Piqué, Adriano; Busquets, Xavi, Iniesta; Alexis, Cesc Fábregas, Neymar.