Itxi

Athletic Club

1-0, Ellakurin

Athleticen porrota Laudion Williamsen lehen partidan

Erredakzioa

Iago Herrerinek penaltia egin eta Laudioko Kepa del Olmok egin zuen etxekoen gola.

1:27

Laudiok 1-0 gainditu zuen Athletic Ellakuriko futbol-zelaian jokatuko adiskidantzazko neurketan.

Ernesto Valverdek minutu gutxien dituzten jokalariak jarri zituen berdegunean; Unai Albuzua eta Borja Ekiza, besteak beste. Gainera, Iñaki Williams 19 urteko jokalariak debuta egin zuen lehen taldearekin.

Iago Herrerinek penaltia egin eta Laudioko Kepa del Olmok egin zuen etxekoen gola.

Athleticen jokatu zuten jokalariak: Iraizoz (Herrerin, 46'), Albizua, Etxeita (San Jose, 46'), Ekiza, Saborit (Magdaleno, 46'), Ibai (Guarrotxena, 46'), Beñat (Moran, 46'), Herrera (Rico, 46'), Susaeta (Seguin, 46'), Aketxe (Toquero, 46') eta Guillermo (Williams, 46').