LFPk BBVA Ligako 17. jardunaldiko partidan batzuk orduz aldatzea erabaki du. Horrela, Athletic-Rayo neurketa, abenduaren 22an, igandean, jokatuko da, 19:00etan. Atletico-Levante partida ere orduz aldatu dute, eta azkenean, larunbatean, abenduaren 21ean jokatuko da, 20:00etan. Aldaketa hauek 2014ko Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako norgehiagoken orduak ezagutu ondoren egin dituzte. Itzulerako neurketak abenduaren 17tik 19ra jokatuko dira. BBVA Liga (17. jardunaldia):- Ostiral, abenduaren 20a 22.00etan, Elx-Malaga - Larunbatean, abenduaren 21ean 16.00etan, Vila-real-Sevilla 18.00etan, Betis-Almeria 20.00etan, Atletico Madril-Levante 22.00etan, Granada-Reala- Igandean, abenduaren 22an 12.00etan, Espanyol-Valladolid 17.00etan, Getafe-Bartzelona 19.00etan, Athletic-Rayo 21.00etan, Valentzia-Real Madril 21.00etan Celta-Osasuna.