Itxi

Athletic Club

Asteazkenean

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Laudioren aurka

Erredakzioa

Ernesto Valverderen gizonek astelehenera arte ez dute Ligako neurketa jokatuko, eta Laudion prestaketa partida jokatzeko abagunea izango dute.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Athleticek lagunarteko norgehigaoka jokatuko du asteazkenean, 18:00etan, Laudioren kontra. Ernesto Valverdek hamaikakoan aldaketa ugari egiteko aukera izango du, Bigarren B Mailako taldearen aurka, Malagaren kontrako neurketa prestatzeko.

Zuri-gorriek astelehenean, azaroaren 25ean, jokatuko dute Rosaledan (22:00etan), eta Valverdek aurrealdean probak egiteko abagunea izango du, Aritz Aduriz zigortuta baitago.