Athletic Club
Baja garrantzitsua
Adurizek bi neurketako zigorra bete beharko du
Erredakzioa
Apelazio Batzordeak zigorra mantendu egingo diola konfirmatu du, epaileari "duintasunaren eta ohorearen aurkako adierazpenak" egiteagatik.
-
Aritz Aduriz. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeak Athleticek jarritako helegitea gaitzetsi egin du, eta Aritz Adurizek bi norgehiagokako zigorra bete beharko du.
Fernandez Borbalan epaileak ateratako txartel gorria kendu egin zion Lehiaketa Batzordeak, baina aurrelariak epaileari esandakoa kontuan hartuta ("lotsagarria da honegatik txartel gorria erakustea"), bi partidako zigorra ezarri zioten. Athleticek helegitea aurkeztu zuen, baina Apelazio Batzordeak ez du onartu.
"Epailearen erabakia legezkotzat ala bidegabezkotzat jo daiteke, baina jokalaria epaileari ohorearen eta duintasunaren aurkako hitzekin zuzendu zen", esan du Apelazioa Batzordeak.