Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Urrutia: 'San Mameseko arazoak barneratu behar ditugu'

Erredakzioa

Athleticeko presidenteak estadio berria "oso ona" dela azaldu du, baina pixkanaka kalteak hobetzen joan beharko dutela adierazi du.

1:05

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du Ibaiganen, eta San Mames estadioko arazoak eta kalteak bernatu behar dituztela azpimarratu du. Arazo gehienak "estadioa bi fasetan eraikitzeagatik" direla adierazi du.

"Estadio oso ona dugu, besteen enbidia gara, eta dauden kalteak hobetzen joan beharko dugu. Urte honetan arazoak izango ditugu, badakigu. Kirol kalteak, kalte ekonomikoak, euria... kalte asko ditugu. Bazkideek arazo hauek barneratu behar dituzte. Estadioa oraindik eraiki gabe dago", esan du Urrutiak.

Gainera, Josu Urrutiak Andoni Iraolaren eta Ibai Gomezenen akordioen egoera buruz ere hitz egin du: "Bide onetik doaz. Athleticen geldituko direla konbetzituta nago", esan du presidente zuri-gorriak. Iker Muniainen akordioari buruz, negoziaketak oraindik ez direla hasi azaldu du.

Bestalde, Aritz Adurizi bi partidarako ezarri dioten zigorrarekin kezkatuta daudela onartu du. "Ez gaude ados hartutako erabakiarekin. Ez dugu ulertzen. Ea komitea konbentzitzen dugun", adierazi du Josu Urrutiak.

Azkenik, zuri-gorriek sailkapenean duten postua ez dela baloratzen esan du Athleticeko presidenteak. "Positiboki baloratu behar da", azaldu du Urrutiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • San Mames Barria