Athletic Club
Txapeldunen Ligatik gertu
Athletic egoera onean iritsi da Ligako geldialdira
Erredakzioa
Talde zuri-gorria sailkapeneko bosgarren postuan dago, eta Txapeldunen Ligako postuetan dagoen Vila-real taldetik puntu bakarrera dago.
-
Mikel Rico Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
BBVA Ligak geldialdia izango du, selekzioek Brasilgo 2014ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak jokatuko baitituzte. Athleticek azaroaren 25ean jokatuko du Ligako hurrengo partida. Talde zuri-gorria egoera onean iritsi da geldialdira. Valverdek zuzentzen duen taldeak 23 puntu ditu, eta sailkapeneko bosgarren postuan dago. Laugarren postuan dagoen Vila-real taldetik puntu bakarrera dago, hau da, Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera.
Athleticek astelehenetik ostiralera entrenatuko du aste honetan, eta jokalariek asteburu librea izango dute. Hurrengo astelehenean itzuliko dira lanera, azaroaren 25ean (astelehena) Malagaren aurka jokatuko duten partida prestatzeko.