Itxi

Athletic Club

Belauneko lotailua, hautsita

Ruiz de Galarreta sei hilabeterako baja izango da

Erredakzioa

Athleticek Mirandesi utzitako jokalariak haustura du bere eskuin belauneko lotailu gurutzatuan, eta erdilari eibartarrarentzat denboraldia bukatu dela esan daiteke.

0:55

Iñigo Ruiz de Galarretak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Mirandesek Numantziaren aurka jokatu zuen Adelante Ligako partidan, eta Athleticek Burgoseko taldeari utzitako jokalaria sei hilabeterako baja izango da.

Athletic Mirandesekin elkarlanean dabil, eta Galarretari froga osagarriak egingo dizkiote Bilbon. Galarretak zazpi hilabete eman zituen bajan iragan denboraldian. 2012ko urriaren 21ean min hartu zuen Bilbao Athleticekin jokatu zuen partidan, eta 2013an jokatu zuen lesioaren ondorengo lehen partida Somorrostroren aurka. Denboraldi honetan, Galarreta Mirandesen ibili da, Athleticek utzita.