Itxi

Athletic Club

Entrenamendu saioa Lezaman

Ander Herrerak lesioa du giharrean

Erredakzioa

Lesioa zenbatekoa den ez dute oraindik argitu baina erdilariak zail izango du Athleticen hurrengo partidarako prest egotea.

  • Ander Herrera, eskuinean, Ibai eta Beñatekin batera. Efe.

    Ander Herrera, eskuinean, Ibai eta Beñatekin batera. Efe.

Ander Herrera Athletic taldeko jokalariak min hartu du ezker giharrean ostiral goizean ateak itxita egindako entrenamenduan.

Erdilari bilbotarrari zenbait azterketa egingo dizkiote lesioaren nondik norakoak zehazteko, baina zalantzan da zuri-gorrien hurrengo partida jokatutzeko moduan egongo den ala ez. Hurrengo partida Vila-realen kontra jokatuko du Athleticek San Mamesen, urriaren 21ean.

Neurketa horri begira, Ernesto Valverdek Borja Ekiza zelairatu ahal izango du. Ekizak Miradesen aurkako lagunartekoa jokatu zuen asteazkenean, hilabete eta erdian min hartuta egon ostean. Mikel Balenziaga ere jokatzeko moduan izango da, aste honetan arazo barik entrenatu baita.