Itxi

Athletic Club

Igandean, Valentziaren aurka

San Jose:'Granadako partida txarraren ondorioz, aldaketak egongo dira'

Erredakzioa

Ibai Gomez ez da goizeko entrenamendu saioan egon eta ezin izango du igandean jokatu. Adurizek, berriz, hobera egin du eta zelairatzeko moduan izango da.

  • Mikel San Jose, prentsaurrekoan. EiTB.

    Mikel San Jose, prentsaurrekoan. EiTB.

Mikel San Jose Athleticeko jokalariak onartu egin du Athleticen hamaikakoan aldaketak egongo direla, astelehenean Granadaren aurka galdu ostean.

"Partida hasi eta bi ordu lehenago arte ez dugu geure burua hamaikakoan edo aulkian ikusten, guztiek dauzkagu aukerak. Baina astelehenean partida txarra egin genuen eta litekeena da aldaketak egotea", esan du ateak itxita egindako entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan.

Entrenamendu saioari dagokionez, Aritz Aduriz taldekideekin batera aritu da aste honetan lehen aldiz, eta Valentziaren aurka jokatzeko moduan izango da.

Ibai Gomez, baja

Ibai Gomezek, aldiz, ez du igandean jokatuko, min hartuta jarraitzen duelako. Ostiral goizeko entrenamenduan ez da berdegunera atera ere.