Itxi

Athletic Club

Entrenamendua Lezaman

Ibaik gihar-haustura dauka, eta Adurizek, kolpea koadrizepsean

Erredakzioa

Antza denez, aurrelari donostiarrak Valentziaren aurkako partida jokatzeko moduan izango da. Ibairen kasuan zalantza gehiago daude, eta hurrengo egunetako eboluzioaren zain izango dira.

  • Adurizek kolpea dauka eskuineko koadrizepsean. Efe.

    Adurizek kolpea dauka eskuineko koadrizepsean. Efe.

Ibai Gomezek gihar-haustura dauka eta Aritz Adurizek, aldiz, kolpea du koadrizepsean, Athleticek aditzera emandakoaren arabera. Bi jokalariek min hartu zuten astelehenean, Granadaren aurka jokatutako partidan.

Lesioen ondorioz, Ibaik eta Aritz Adurizek ez dute astean zehar izandako bi entrenamendu saioetan parte hartu.

Ibai Gomezek haustura arina du eta "eboluzioaren zain" egon beharko dute Valentziaren aurka jokatu ahal izango duen jakiteko.

Adurizi dagokionez, azken entrenamenduetan taldetik aldenduta ibili den arren, azken orduetan hobera egin du eta ezusteko handirik ez bada, Valentziaren kontra jokatzeko moduan izango da.