Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Simeone: 'Athletic Txapeldunen Ligan sartzeko lehian egongo da'

Atletico Madrileko entrenatzailearen ustez, "jendea Realari eta Valentziari begira daude, baina ni, Athletic egiten ari denari begiratzen hasiko nintzateke Txapeldunen Ligan sartzeko hautagaia baita".

0:00

Diego Pablo Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Valladoliden aurkako partidaren bezperan, eta Athletici buruz hitz egin du.

Argentinarraren ustez, talde bizkaitarra Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko lehian egoteko hautagaia da. "Jende asko Realari eta Valentziari begira dabil, baina ni Athletic egiten ari denari begiratzen hasiko nintzateke. Athleticek Bernabeun bakarrik galdu du, eta nire ustez, Txapeldunen Ligako postuetan egoteko hautagaia da", esan du Simeonek.