Athletic Club
Herrialde ezberdinetan
Bilbo, Eurokopa 2020ko egoitza izateko proposatuta
Erredakzioa
San Mames, Cronella, Peineta eta Mestallako futbol-zelaiakproposatu ditu Espainiko Futbol Federazioak Eurokopako Txapelketako egoitzak izateko.
-
San Mames futbol-zelaia. Argazia: EFE
2020ko Eurokopa Europako herrialde ezberdinetan antolatu nahi du UEFAk.
Egoitzak hainbat herrialdetan izatea nahi du herrialde batek soilik antolatu beharrean. Athleticek San Mames eskaini zuen 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izateko eta Espainiako Futbol Federazioak Bilbo eta San Mames proposatu dituela Madril, Bartzelona eta Valentzia hiriekin batera konfirmatu du.
Halere, herri bakoitzatik hiri eta futbol-zelai bakarra onartuko da nahiz eta gehiago proposatu.
Egoitza izateko eskaera egin duten hiriek:
Erevan (Armenia), Baku (Azerbaiyan), Minsk (Bielorrusia), Bruselas (Belgika), Sofía (Bulgaria), Zagreb (Kroazia), Praga (txekia), Copenhague (Danimarka), Londres (Ingalaterra), Helsinki (Finlandia), Lyon (Frantzia), Skopje (Macedonia), Munich (Alemania), Atenas (Grezia), Budapest (Hungaria), Jerusalen (Israel), Erroma y Milan (Italia), Astana (Kazajistan), Amsterdam (Holanda), Varsovia eta Horzow (Polonia), Lisboa eta Oporto (Portugal), Dublin (Irlanda), Bucarest (Errumania), San Petersburgo (Errusia), Glasgow (Eskozia), Belgrado (Serbia), Solna (Suecia), Basilea (Suitza), Estambul (Turkia), Kiev eta Donetsk (Ukrania) eta Cardiff (Gales).