Athletic Club
Entrenamendua
Athleticek lehen aldiz zapaldu du San Mames berriko berdegunea
Erredakzioa
Zuri-gorriek estadio berriko soropila gaur estreinatu dute, goizeko 10:30ean. Valverden mutilek berdegune berrira egokitu beharko dute.
![](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2013/09/04/1182690/benatsanmamesberria_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Ernesto Valverderen gizonek lehen aldiz zapaldu dute gaur San Mames berriko berdegunea, Athleticek ateak itxita egin duen entrenamenduan, 10:30ean. Estadio berriak Celtaren aurkako norgehiagokan hartuko du bere aurreneko partida (irailaren 16an), eta dena dago prest. Atzo berdeguneko marrak margotu zituzten, eta gaur zuri-gorriek belarra zapaltzeko aukera izan dute. Gainera, hegoaldeko harmaila ez da 2014ra arte eraikita egongo, eta jokalariek egoera horretara egokitu beharko dute.