Itxi

Athletic Club

Ustezko iruzurra

Urrutia: 'LFPk ez du Athletici buruzko susmorik'

Erredakzioa

Bilboko klubeko presidenteak LFPk eta Javier Tebas presidenteak ez dutela Athletici eta jokalariei buruzko inolako susmorik baieztatu du.

  • Josu Urrutia. Argazkia: EFE

    Josu Urrutia. Argazkia: EFE

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak LFPk eta Javier Tebas presidenteak Athletici eta bere jokalariei buruzko susmorik ez dutela adierazi du. Zaragoza-Athletic pasa den denboraldiko norgehiagokan ustezko iruzurra egon zela adierazi zuen LFPk, baina oraindik ez du ezer gehiagorik adierazi.

Romaredan jokatu zen neurketan, liga bukatzeko bi jardunaldi falta zirelarik eta bi taldeak jaitsiera postuak saihesteko helburuarekin, zuri-gorriek 1-2 irabazi zuten. Javier Tebas LPFko presidenteak norgehiagoka ikertzen zeudela adierazi zuen, ustezko iruzurra zela eta.

Urrutiak argi utzi du Bizkaiko klubak ez duela jaso "Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren komunikazio ofizialik".

"Athleticen interesak defendatzeko eta bere irudia kaltetuta ez ikusteko, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren komunikazio ofizialik ez dugula adierazi nahi dut. Hala ere, LFPrekin eta Tebas jaunarekin harremanetan jarri gara, eta lasaitasun hitzak esan dizkigute, klubari eta jokalariei buruz ez dagoela inolako susmorik esanez", azaldu du Josu Urrutiak.