Itxi

Athletic Club

Valverderen erabakia

Ruiz de Galarretak Mirandesen jokatuko du

Erredakzioa

Eibarko gazteak lagatuta jokatuko du Burgoseko taldean, Koikili Lertxundi edo Igor Martinez zuri-gorri ohiekin batera.

  • Ruiz de Galarreta. Artxiboko argazkia: EFE

    Ruiz de Galarreta. Artxiboko argazkia: EFE

Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalari gaztea Mirandes taldera lagatu gisa joango da. Ernesto Valverdek eibartarrari datorren denboraldian beste talde batean jokatzea ondo etorriko litzaiokela adierazi zuen, eta erdilariak Mirandes aukeratu du. Lesio larri baten ondorioz, pasa den denboraldian ia ez zuen minuturik jokatu, eta horregatik helburua Bigarren Mailan minutu deente jokatzea izango da.

Burgoseko taldean Koikili Lertxundi, Igor Martinez edo Cesar Caneda Athleticeko jokalari ohiekin batera egongo da, Gonzalo Arconadaren aginduetara.