Itxi

Athletic Club

Lagunartekoa

Athleticek erasoan ahul jarraitzen du (0-0)

Erredakzioa

Zuri-gorriek 0-0 egin dute Nizaren kontra, Donibane Lohizunen. Aritz Adurizek penaltia huts egin du norgehiagokako 89. minutuan.

1:13

Athleticek ezin izan du Niza gainditu (0-0), denboraldiaurreko seigarren lagunartekoan. Zuri-gorriak berdegunean nagusi izan dira, baina gola lortu ezinik jarraitzen dute. Aritz Adurizek garaipenaren gola eskuratzeko abagunea izan du, baina donostiarrak penaltia huts egin du, 89. minutuan.

Ernesto Valverderen mutilak nagusi izan dira aurreneko zatian, Iturraspek eta Beñatek ondo kontrolatu baitute zelai herida. Igorreko erdilariak lagunartekoko lehenengo abagunea izan du, baina bere falta jaurtiketa kanpora joan da. Ander Herrerak urrunetik saiakera egin du, 12 minutuan, eta baloia langara joan da. Athleticen azken aukera argia Iker Muniainek izan du, baina Ospina atezainak gelditu ikusgarria egin dio Txantreakoari. Atsedenaldian, 0-0ekoak jarraitu du Doniba Lohizunen.

Bigarren zatian Nizak defentsan asko hobetu du, eta zuri-gorriek ez dute ia aukera garbirik izan. Ernesto Valverdek aldaketak egiteko aprobetxatu du, baina Athleticek erasoan ahul jarraitu du, gola lortu ezinik. 89. minutuak Adurizek penaltia jaurti du, eta Nizako atezainak jaurtiketa gelditu du. Azkenean, norgehiagoka 0-0ekoarekin bukatu da.

- Fitxa teknikoa:

0.- Athletic Club: Herrerin; Iraola (Etxeita, 76. minutuan), Gurpegui (Albizua, 77. minutuan), San Jose (Iñigo Perez, 76. minutuan), Saborit (Aurtenetxe, 76. minutuan); Iturraspe (Galarreta, 76. minutuan), Beñat (Moran, 62. minutuan), Herrera; Susaeta, Kike Sola (Aduriz, m.62) eta Muniain (Ibai Gomez, 62. minutuan).

0.- OGC Niza: Ospina (Hassen, 75. minutuan); Puel (Rougeaux, 46. minutuan), Genevois (Palun, 46. minutuan), Digard (Lloris, 80. minutuan), Amavi (Thimotee, 62. minutuan); Abriel (Mendy, 46. minutuan), Traore (Bruins, 62. minutuan); Pied (Rafetraniaina, 62. minutuan), Bruls (Cvitanich, 46. minutuan), Bautheac (Bosseti, 62. minutuan); eta Eysseric (Costant, 75. minutuan).