Itxi

Athletic Club

Noticias de Navarraren arabera

Athleticekin elkarlanerako akordioa nahi dute Nafarroako bost taldek

L.E.

Noticias de Navarra egunkariaren arabera, Peña Short, Tudelano, Izarra, Gazte Berriak eta Ardoi taldeek erakunde bilbotarrarekin akordioa sinatzeko asmoa agertu dute.

  • Jokalari talde bat, Lezaman entrenatzen. Artxiboko irudia.

    Jokalari talde bat, Lezaman entrenatzen. Artxiboko irudia.

Nafarroako bost taldek Athleticen atea jo dute bilbotarrekin elkarlanerako hitzarmena duten kluben zerrendan sartzeko asmoz. Hori da, hain zuzen, Noticias de Navarra egunkariak atera duen informazioa, Athleticen inguruko iturriak aipatuta.

Bost taldeak Peña Sport, Tudelano, Izarra, Gazte Berriak eta Ardoi dira. Lehen biek (Peña Sport eta Tudelano) Osasunak dirua zor diela argudiatuta jo dute zuri-gorriengana. Egoera ikusita, ez omen dute talde gorritxoari lotuta jarraitu nahi. Izarra, Gazte Berriak eta Ardoi kluben arrazoiak bestelakoak lirateke, eta euren harrobien biziraupena bermatzea izango litzateke Athletici babesa eskatzearen helburu nagusia.

Erabakia Aitor Lazarrabal Lezamako koordinatzaile berriaren eskuetan dago. Hasiera batean, Athleticek ez omen du Nafarroan hitzartutako kluben kopurua handitzeko asmorik, baina behin betiko erabakia hurrengo asteetan hartuko dute.