Itxi

Athletic Club

1-4

Zaragozak Athletic gainditu du hiru gol 9 minututan sartuta

Erredakzioa

Zuri-gorriek partida txarra egin dute defentsan eta ezin izan diote bigarren mailara jaitsi berria den Zaragozari aurre egin.

  • Toquerok egin du Athleticen gol bakarra. Artxiboko irudia.

    Toquerok egin du Athleticen gol bakarra. Artxiboko irudia.

Zaragozak txikitu egin du Athleticek orain arte atzealdean agertutako sendotasuna. Aragoarrek hiru gol egin dizkiete bilbotarrei bederatzi mimunutan, lehen zatian, eta azkenean 1 eta 4 gailendu dira Las Llanasen jokatutako lagunartekoan.

Lehen gola Cidonchak egin du 23. minutuan, Athleticen atzelariek egindako hutsa aprobetxatuz. Ordura arte Athleticek kontrolpean izan du jokoa. Zaragozarren bigarren gola Luis Garciak egin du 30. minutuan eskumatik egindako erdiraketa bati esker. Bi minutu geroago iritsi da bisitarien hirugarrena; Barkerok egin du, baselinaz.

Zuri-gorrien gola ez da bigarren zatira arte iritis. Toquerok sartu du 61. minutuan, Ibaik egindako erdiraketa aprobetxatuta. Zaragozak, hala ere, laugarrena egiteko denbora ere izan du, Balenziagak egindako jokaldi eder batean.

Valverderen gizonek huts ugari egin dituzte defentsan. Gainera, Xabi Etxeita atzelariak min hartu du goitik zetorren baloi bat kontrolatzen saiatu denean.

Paco Herreraren Zaragozak, berriz, nahikoa izan du hiru-lau alditan fin egotea partida poltsikoratzeko. Erraz gailendu dira bisitariak.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Herrerín; Ramalho, Ekiza (Albizua, min.46), Etxeita (Aurtenetxe, min.53), Balenziaga; Morán (Beñat, min.64), Galarreta (Muniain, min.53), Iñigo Pérez (Iturraspe, min.46); Toquero, Aduriz (Sola, min.64) eta Ibai Gómez.

4 - Real Zaragoza: Leo Franco; Fernández (David Cortés, min.64), Paredes (Laguardia, min.64), Álvaro, Abraham; Cidoncha (Movilla, min.64), Paglialunga; Porcar (Diego Suárez, min.64), Barkero (Tarsi, min.64), Luis García (Víctor, min.72); eta Montañés (Ortí, min.46).

Golak: 0-1, min.23: Cidoncha. 0-2, min.30: Luis García. 0-3, min.32: Barkero. 1-3, min.61: Toquero. 1-4, min.84: Diego Suárez.