Itxi

Athletic Club

Estadio berrirako

Athleticeko bazkideek badute karnetak jasotzeko data

Erredakzioa

2013-2014 denboraldia San Mames estadio berrian eraikita egongo den gunean eserlekua aukeratu zuten bazkideek euren karnetak jasotzeko datak badituzte.

  • San Mames berria. Argazkia: EFE

    San Mames berria. Argazkia: EFE

2013-2014 denboraldian eraikita egongo den zonaldean aukeratu zuten bazkideek txartelak jaso ahal izango dutela jakinarazi du Athletic Clubek. Bilboko Elkano, 20 kalean Bilboko klubak prestatutako bulegoan jaso ahal izango da, honako ordutegian: 8:00etatik 21:00etara.

Datak eta Kodeak:

Abuztuak 5-6, 579tik 51873ra
Abuztuak 7-8, 51885tik 70394ra
Abuztuak 9-10, 70412tik 141878ra

Zelai berrirako txartela bazkideak berak hartu dezake edo aukeraketa egiterakoan jasotako behin-behineko txartela edo agiria aurkezten duen beste pertsona batek.