San Mames berria noiz egongo ote den prest, behin eta berriro hizpide dugu egunotan. Lanak aurrera doaz eta zaharra pixkanaka-pixkanaka desagertzen, geroz eta gutxiago falta azken harriari agur esateko Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez taldeko zuzendaritzak ez du baztertzen Athleticen eta Osasunaren arteko derbia bertan jokatzea. Hau da, abuztuaren 25erako zelaia prest egotea. Ikusi beharko da nola doazen lanka eta epeak betetzen diren.