Itxi

Athletic Club

FITXAKETA

Beñat, Athleticeko jokalari berria

ETBk aurreratu duen bezala, Betiseko jokalariak zuri-gorri jantzita jokatuko du datozen bost denboraldietan.

1:12

Athletic taldea indartzen hasi da jada, eta, Ernesto Valverde fitxatu eta gero, Beñat Etxebarria helduko da. Igorreko erdilaria aspalditik nahi zuen talde zuri-gorriak, eta Euskal Telebistak jakinarazi zuen bezala, ostegunean aurkeztuko dute.

26 urte dituela, etxera dator bueltan, Lezaman hasi baitzen, baina lehen taldean debuta egin ostean, Bizkaitik kanpora alde egin behar izan zuen jokatzeko, eta erabat helduta itzuliko da.

Kirol-ibilbidea

Club Deportivo Basconia: (2004-2005) 21 partida, 0 gol

Bilbao Athletic: (2005-2007) 45 partida, 2 gol

Athletic Club: (2006-2008) 29 partida, gol 1

Unión Balompedica Conquense: (utzita) (2008-2009) 3 partida, 6 gol

Real Betis Balompe B: (2009-2010) 34 partida, 3 gol

Real Betis Balompie: (2010-2012) partida, 14 gol