Itxi

Athletic Club

San Mames

Abuztuaren amaieran bukatuko dira eraispen-lanak

Erredakzioa

Harmaila nagusiko eserlekuen eta hondakin ez arriskutsuen erretiratzearekin hasi dira ostegun honetan. Ondoren, fibrozementua, habeak eta arkua kenduko dituzte.

0:49

Ostegun honetan hasi dira San Mames futbol-zelaia eraisten, baina obra ez dute abuztuaren amaierara arte bukatuko, Athleticek jakinarazi duenez.

Harmaila nagusiko eserlekuen eta hondakin ez arriskutsuen erretiratzearekin hasiko dira. Ondoren, gainontzeko harmailetakoak kenduko dituzte.

Hori bukatuta, fibrozementua, habeak eta arkua kenduko dituzte. Ekialdeko harmaila izango da Katedraletik eraitsiko duten azkenengo gauza.