Athletic Club
Agur San Mames
Athleticek instalazioei errespetua izatea eskatu du, agurrean
Erredakzioa
Javier Aldazabal idazkariak ziurtatu egin du 'Athletic sentitzen duten guztientzat emotiboa eta zirarragarria' izango dela.
Athleticek San Mameseko azkenengo partidara joango diren zaleei instalazioekin "errespetua" izatea eskatu die. Estadio zaharra ostegunean, ekainaren 6an, hasiko dira lurrera botatzen.
Javier Aldazabal Athleticen zuzendaritzako idazkariak eta Laura Martinez batzordekideak, Katedraleren agurreko partida aurkeztu dute. Agurra, 20:30ean hasiko da, jokalari, entrenatzaile eta presidente ohiei egingo zaien omenaldian. Ondoren, Athleticen eta Bizkaiko selekzioaren arteko neurketa izando da (20:45ean).
Eserlekuak desmuntatu egingo dituzte, eta Bizkaiko beste zelai batzuetan jarriko dituzte. Belarrarekin, bi oroigarri egingo dituzte, metakrilatozko papergainekoak eta markoak. Salgai jarriko dira 35 eta 40 euroren arteko prezioan.
"Bazkideek eta zaletuek San Mameseko oroigarri bat eraman dezakegula jakin behar dute, horrela festa polit bat ez suntsitzeko", esan du Aldazabalek. Gainera, zaleei festa osoaz gozatzeko "puntualtasuna" eskatu die.
Atsedenaldian, Bilboko Udaletxeko orkestak eta Bilboko Koralak kontzertua eskainiko dute, eta bukaeran 40 minutoko ekitaldia egingo da, su artifizialekin eta laser argiekin.
Estadioa lurrera botatzen ekainaren 6an hasiko dira, eta Bilbao Athleticek ezin izando du Huracán Valentziaren aurkako norgehiagoka bertan jokatu.