Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Laporte: 'Bielsak jarraituko balu oso ondo irudituko litzaidake'

Erredakzioa

Atzelari zuri-gorriak korrika egin du Lezaman, meniskoko ebakuntza gainditu ondoren. Laporteri ondo irudituko litzaioke Bielsak Athleticen jarraitzea.

1:20

Marcelo Bielsaren etorkizuna da albiste Athleticen, eta Aymeric Laporte jokalari zuri-gorriari horri buruz galdetu diote Lezamako kazetariek. "Bielsak jarraituko balu oso ondo irudituko litzaidake", esan du.

Bestalde, pozik agertu da pertsonalki egindako denboraldiarekin. Duela bi aste inguru ebakuntza egin zioten, meniskoan, baina ordura arte Marcelo Bielsaren konfiantza izan zuen.