Athletic Club
Azken partida ofiziala
Levantek kamiseta oroigarria emango dio Athletici igandean
Erredakzioa
Bisitariek San Mamesi egingo zaion lore eskaintzan parte hartzea ere aurreikusita dago. Partida igandean jokatuko dute, 20:00etatik aurrera.
-
Lehen itzuliko Levante-Athletic partidako irudia. Efe.
Levante izango da Athleticen aurkaria San Mameseko azken partida ofizialean, eta, hori aitzakia hartuta, kamiseta eta banderatxo oroigarria oparituko diote talde zuri-gorriari igandean, ligako azkenaurreko jardunaldian.
Francisco Catalan Levanteko presidenteak eman du asmoaren berri. Kamiseta taldeko jokalari guztiek sinatuko dute, eta kapitainak berak entregatuko dio Athleticeko kapitainari banderatxoarekin batera.
Bisitariek San Mamesi egingo zaion lore eskaintzan parte hartzea ere aurreikusita dago. Partida igandean jokatuko dute, 20:00etatik aurrera.
Azken partida, ekainaren 5ean
Athletic-Levante partida igandean jokatuko da, 20:00etan, eta lehiaketa ofizialean San Mamasen jokatuko den azkena izando da. Hala ere, benetako azken partida ekainaren 5ean Athleticek Bizkaiko selekzio baten kontra jokatuko duena izango da.