Athletic Club
41 puntu
Salbazioa eskura
Erredakzioa
Geratzen diren hiru partidak galtzen baditu (Zaragoza eta Rayo etxetik kanpo eta Levante etxean), eta Deportivok bereak irabazten baditu (Espanyol, Reala eta Malaga) galduko luke Athleticek maila.
-
Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Salbazioa oso gertu du Athleticek. Entrenamenduetara asteartean itzuliko da talde zuri-gorria, eta ligako azken hiru partidei lasaitasunez ekingo die. Mallorcaren aurkako garaipena oso garrantzitsua izan zen, baina Marcelo Bielsaren taldeak ez du salbazioa matematikoki ziurtatu.
Geratzen diren hiru partidak galtzen baditu (Zaragoza eta Rayo etxetik kanpo eta Levante etxean), eta Deportivok bereak irabazten baditu (Espanyol, Reala eta Malaga) galduko luke Athleticek maila. Deportivo da Athletic gainditzeko aukerak dituen talde bakarra.
Baina, gainera, Osasuna, Granada eta Zaragoza taldeek 41 puntu, edo gehiago, lortu beharko lituzteke. Gauzak horrela, homdamena izango litzateke Athleticek maila galtzea. Igandean Zaragozaren aurka jokatuko dute bilbotarrek, Romaredan (19:00).