Itxi

Athletic Club

San Mamesen, 12:00etan

Athleticek liga izango du jokoan igandean, Barçaren aurka

Erredakzioa

Berdinketarekin nahikoa izango lukete zuri-gorriek bosgarren liga titulua eskuratzeko.

  • Athletic, artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

    Athletic, artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Athleticek hil edo biziko partida jokatuko du igande honetan Bartzelonaren aurka (San Mamesen, 12:00etan). Partida horretan erabakiko da Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna. Athleticek Barçak baino puntu bat gehiago du une honetan (74-73).

Berdinketarekin nahikoa izango lukete zuri-gorriek bosgarren liga titulua eskuratzeko. Juan Luis Fuentes Athleticen entrenatzailea, igandekoa "partida gogoangarria" izatea espero du.