Itxi

Athletic Club

Amaren Egunagatik

Athleticek hamaika 'ezezagun' zelairatu nahi ditu Balaidosen

Erredakzioa

Kamisetetan bakoitzaren amaren izena agertzeko eskatu dute jokalariek, omenaldi gisa, Amaren Egunaren atarian.

  • Athleticeko jokalarien amen izenak, hasierako hamaikakoan. EiTB.

    Athleticeko jokalarien amen izenak, hasierako hamaikakoan. EiTB.

Batek baino gehiagok ezusteko ederra hartuko du Athleticek Balaidosen zelairatuko duen hamaika jokalarien izenak irakurtzen dituenean, ez baitu bat bera ere ezagutuko.

Baina Bielsaren erabakiak badu bere azalpena: izan ere, jokalariek kamisetan bakoitzaren amaren izena eramatea eskatu dute ostiraleko partidan, igandean ospatuko den Amaren Egunarekin bat egiteko.

Gauzak horrela, litekeena da Athleticek ondorengo hamaikakoa ateratzea: Moreno, atean; Sagarna, Dominguez, Imaz eta Borde atzeko lerroan; Laskurain, Nausia, Derteano, Arana eta Goñi zelai erdian eta Zubeldia erasoan.