Athletic Club
Bisitaria
Beñat: 'Txikitako ametsa da Athleticen jokatzea'
Erredakzioa
Xabier Euzkitzek aurkezten duen "Bisitaria" saioa Beñatekin izan da, eta Betisen "oso gustura" dagoela aitortu du Igorreko jokalariak.
Beñat Etxebarria Betis taldeko zutabeetako bat da. Lezaman urte batzuk eman eta gero, Cuencara joan zen Igorrekoa, eta ondoren Betis taldeko bigarren taldera. Berehala lehenengora igo zuten, eta une honetan izarra da Sevillan.
Xavier Euzkitzek aurkezten duen Bisitaria saioa Beñatekin izan da Sevillan, eta bertan "oso gustura" dagoela aitortu du. "Ez nuke Betisekin dudan kontratua betetzeko arazorik izango", esan du. Hala ere, itzulerari buruz galdetu diotenean honakoa esan du: 'Txikitako ametsa da Athleticen jokatzea'.
Baina ziur eskaintza gehiago izango dituela Beñatek, eta itxaron beharko dugu bere etorkizuna non dagoen jakiteko.