Itxi

Athletic Club

Ebakuntza

Laporte, baja denboraldi osorako

Erredakzioa

Ezkerreko belaunean artroskopia egingo diote hurrengo astean, eta baja izango da denboraldia bukatzeko geratzen diren sei jardunaldietan.

  • Aymeric Laporteren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Aymeric Laporteren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Aymeric Laporte Athleticeko jokalariari ezkerreko belaunean artroskopia egingo diote hurrengo astean, eta baja izango da denboraldia bukatzeko geratzen diren sei jardunaldietan.

Egunotan minez egon da atzelari frantziarra, eta asteartean egin dioten azterketan meniskoan haustura duela ikusi dute. Joan den urteko abendutik Marcelo Bielsaren hamaikakoan bere tokia izan du Laportek eta hutsune garrantzitsua izango da larunbatean, FC Bartzelonaren kontrako neurketartako.

2012ko azaroaren 28an egin zuen debuta Laportek Athleticen elastikoarekin, Hapoel Kirya Shmona taldearen aurka. Ligan, estreinakoz, Celtaren aurka aritu zen, abenduaren 9an, eta egun batzuk geroago Athleticek 2015. urtera arte berritu zion kontratua.