Itxi

Athletic Club

Lezaman

San Jose eta Ekiza taldearekin entrenatu dira

Erredakzioa

Hiru jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu entrenatzaile argentinarrak Riazorrerako: Iraola, Gurpegui eta Aduriz. Laportek ez du entrenamenduan parte hartu.

  • Borja Ekiza, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Borja Ekiza, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Athleticek Deportivoren aurkako partida prestatzen jarraitzen du, eta ostegun honetan lan-saio berri bat egin dute zuri-gorriek, Lezaman. Mikel San Jose eta Borka Ekiza taldera itzuli dira. Aymeric Laporte, bestalde, ez da berdegunean izan.

Marcelo Bielsak hiru partida antolatu ditu, eta azkenengoan jarri ditu ustez Riazorren aterako dituen hamaika jokalariak: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Muniain. Asteazkenean egin zuen moduan, gaur ere Iker Muniain jarri du ezkerrean.

Aurreko astean, Real Madrilen aurka, zigortuta, aritu ez ziren hiru jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu entrenatzaile argentinarrak: Iraola, Gurpegi eta Aduriz. Aurrelari donostiarrak aitortu du egoerak kezkatzen dituela, baina seguru daude berandu baino lehen zuzenduko dutela.