Itxi

Athletic Club

Igandean,, 21:00etan

Athleticek sei porrot jaso ditu Real Madrilen azken 7 bisitetan

Zurigorrien azken garaipena 2010eko urtarrilaren 16an izan zen: 1-0, Fernando Llorentek partida hasi eta bi minutura sartutako golari esker.

  • Zurigorriek 2010-11 denboraldian lortu zuten azken garaipena. Efe.

    Zurigorriek 2010-11 denboraldian lortu zuten azken garaipena. Efe.

Athleticek Real Madrid hartuko du igandean, talde zuriek San Mames zaharrean jokatuko duen azken partidan. Azken bisitetan izandako emaitzak ez dira bilbotarren aldekoak: azken zazpi bisitetan, sei aldiz atera dira galtzaile.

Zurigorriek 2010eko urtarrilaren 16an lortu zuten azken garaipena: 1-0 nagusitu ziren, Fernando Llorentes partida hasi eta bi minutura sartutako golari esker.

Data horren aurretik, madrildarrek lau garaipen lortu zituzten, bata bestearen atzetik: 2005-06 denboraldian 0 eta 2 nagusitu ziren (Robinho eta Raul), 2006-07ean 1-4 (Llorente, Van Nilstelrooy 2, Sergio Ramos eta Guti), 2007-08an 0-1 (Van Nistelrooy), eta 2009-10ean 2-5 (Heinzek bere atean, Llorente, Huntelaar 2, Robben, Heinze eta Higuain penaltiz).

Athleticek azken garaipenaren ostean, madrildarrek beste bi garaipen erdietsi dituzte, bietan 0-3 irabazita, 2010-11 denboraldian (Kakak 2 eta Cristiano Ronaldo), eta 2011-12an (Higuain, Ozil eta Cristiano Ronaldo).

Azken berdinketa, 2003an

Bi taldeek duela hamarkada bat berdindu zuten partida bat azken aldiz; 2003ko urtarrilaren 26an, alegia. Orduan Asier del Hornok eta Ronaldo Nazariok egin zituzten golak (1-1).

Historian 81 aldiz jokatu dute Athleticek eta Real Madrilek San Mamesen. Bizkaitarrek 37 garaipen lortu dituzte eta madrildarrek 28. Gainontzeko 16 neurketetan berdinketa izan da. Athleticek 136 gol sartu ditu eta Madrilek 120.