Itxi

Athletic Club

Pilak kargatuta

Muniain: 'Noizbait inork ulertzen ez didala sentitu dut'

Erredakzioa

'Iruzkin edo iritzi' batzuen aurrean 'minduta' sentitu da Athleticeko jokalaria, eta 'momentu latzetan lagundu nahi ez duen' jendearenak izan direla esan du.

  • Iker Muniain Marcelo Bielsarekin. Argazkia: EFE.

    Iker Muniain Marcelo Bielsarekin. Argazkia: EFE.

Iker Muniainek, kazetarien "iruzkin edo iritzi" batzuen aurrean "noizbait ez ulertua" sentitu izan dela esan du prentsaurrekoan. Egindako kritika batzuk "min" eman diote, espero ez zuen edo "momentu latzetan lagundu nahi ez duen" jendearenak izan direlako.

Iritzi batzuk ez dituela ondo hartu aitortu du Muniainek: "Gauzak ondo doazenean, aldiz, gurekin bat egiten duten pertsonak dira horiek". Futbolariak, ordea, garrantzia kendu dio eta kazetarien lana onetsi du: "Egunero orrialdeak betetzen dituzte hedabideek, eta batzutan gustatzen ez diren gauzak helarazten diote jendeari, baina zuen lana ulertzen dut". "Ez dut gehiago pentsatu nahi eta arazorik ez dut inorekin", bukatu du.

Nafarrak Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin gola sartu berri du (Valentziaren aurka sartu zuen denboraldiko lehenengoa), eta "pilak kargatuta eta sentsazio onekin" itzuli da: "Eskertzekoa da aspaldian ikusten ez nituen jokalariekin jokatzea".

Athletici lagundu nahi dio Iker Muniainek denboraldiaren azken txanpan. Granadaren aurka jokatuko dute astelehenean zurigorriek. Muniainentzat, "oso partida importantea" da, sailkapenarengatik. Futbolariaren arabera, "airea hartu eta Granadaren aurkako aldea handitu" nahi du Athelticek. Horretarako, golak sartzen jarraitu nahi du: "Aurrekoek golak sartzea oso garrantzitsua da".

Azken jardunaldietan, aldiz, aulkian hasi ditu norgehiagokak. Ibai Gomez nafarraren aurretik dago Bielsaren taldean. Ordezkapena "lasaitasun osoz" hartu Muniainek. Titularra izan nahi du Txantreakoak, baina Ibairengatik pozten da: "Oso jokalari ona da eta berdin jarraitzea espero dut, lehia beti baita egokia".