Athletic Club
Lezaman
Lanera itzuli da Athletic
Erredakzioa
Laporte titularrekin jarri du Marcelo Bielsa entrenatzaileak, eta Jon Aurtenetxe eta Ander Iturraspe ohikoak ez direnekin aritu dira.
-
Aymeric Laporte. Argazkia: EFE
Lanera bueltatu da gaur Athletic, Lezaman, eta jokalari ia guztiak entrenatu dira. Iñigo Perez, Iñigo Ruiz de Galarreta, Fernando Amorebieta, eta Iker Muniain (nafarra 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin dago) izan dira baja bakarrak.
Aritz Aduriz, Andoni Iraola, Carlos Gurpegui, Aymeric Laporte, Jonas Ramalho eta Igor Martinez jokalariek normaltasunez egin dute lan. Laporte titularrekin jarri du Marcelo Bielsa entrenatzaileak, eta Jon Aurtenetxe eta Ander Iturraspe ohikoak ez direnekin aritu dira.
Gauzak horrela, Granadaren aurkako partidarako hasierako hamaikoa honakoa izan liteke: Iraizoz; Gurpegui, Ekiza, Laporte; San José; Iraola, Herrera, De Marcos; Susaeta, Aduriz e Ibai Gómez