Athleticek Getafe izango du aurkari larunbat honetan Alfonso Perez Coliseumean. Partida, 18:00etan jokatuko da. Ander Herrera eta Isma Lopez dira deialdiko berritasunak. Xabi Castillo eta Igor Martinez dira deialditik at geratu diren jokalariak. Isma Lopez deialditik at geratu zen Valentziaren aurkako partidan. 19 jokalari deitu zituen Bielsak, baina azkenean Lopez utzi zuen deialditik at. Ander Herrerak partida bateko zigorra bete zuen iragan igandean, eta deialdira itzultzeaz gain, hasierako hamaikakoan egongo da erdilari bizkaitarra. Marcelo Bielsak argitu duenez, Aymeric Laporte hasierako hamaikakoan egongo da, baina ezker hegalean jokatuko du. Hauxe izango da Athleticek Getaferen aurkako partidan aterako duen hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Laporte; Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Ibai Gomez. Aulkian egongo dira: Raul, Toquero, Aurtenetxe, Llorente, Muniain eta Ramalho. Athleticek ez du inoiz irabazi Alfonso Perez Coliseumean, eta Getafek Europa Leagueko postuetara hurbiltzea du helburu. Luis Gracia Plaza Getafeko entrenatzaileak jokalari hauek sartu ditu deialdian: Miguel Angel Moya eta Jordi Codina; Miguel Torres, Alberto Lopo, Sergio Escudero, Rafael Lopez, Federico Fernandez; Pedro Leon, Diego Castro, Abdel Barrada, Medhi Lacen, Xavi Torres, Borja Fernandez, Jaime Gavilan, Angel Lafita; Alvaro Vazquez, Paco Alcacer eta Adrian Colunga.