Athletic Club
Lezaman
Gurpegui korrika egiten hasi da
Erredakzioa
Athleticek astelehen honetan egin duen entrenamendua oso lasaia izan da, eta Ibai Gomezek ez du lan saioan parte hartu, min hartuta baitago.
-
Carlos Gurpegui. Argazkia: EFE
Carlos Gurpegui Athleticeko kapitaina korrika egiten hasi da astelehen honetan Lezaman. Duela lau jardunaldi jokatutako Malagaren aurkako partidan min hartu zuen jokalari zuri-gorriak, eta astelehen honetan korrikaldia egin du Xabi Clemente prestatzaile fisikoarekin, eta lesionatuta dagoen Iñigo Perezekin.
Talde zuri-gorriak egin duen entrenamendua oso lasaia izan da, partida bat jokatu ondorengo egunean ohikoa izaten den lan saioa. Ibai Gomezek min hartuta bukatu zuen Valentziaren aurkako partida, eta ez da taldekideekin entrenatu. Jokalari bizkaitarrak min du "abduktorean eta pubisean .
Bestalde, Athleticeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Fernando Amorebietaren lesioa hobera doa.