Athletic Club
Marcelo Bielsari buruz
Jose Angel Corres: 'Inork ez du konfiantza osoa'
Erredakzioa
Athleticeko presidenteordeak 'edonoren kredituak noizbait bukatu behar' duela, azaldu du Marcelo Bielsa entrenatzaileari buruz.
-
Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE
Jose Angel Corres Athleticeko presidenteordeak "inork ez duela konfiantza osoa" eta edonoren "kredituek noizbait bukatu behar" dutela, azaldu du Marcelo Bielsa teknikariari buruz.
Talde zuri-gorria "egoera oso zailean" dagoela onartu du Corresek RNE irratian. "Inork ez du konfiantza osoa, batez ere emaitzek ez badute laguntzen", esan du presidenteordeak. "Bielsaren egoera inoiz ez da zalantzan jarri, baina guztion kredituak noizbait bukaera bat du", azaldu du.
"Ausardia gehiagorekin, eta motibazioarekin Osasuna gainditzeko gai gara", azaldu du Jose Angel Corresek. Gainera, denboraldia "ahalik eta lasterren" bukatzea nahi duela onartu du, hurrengo denboraldia estadio berrian hasteko.
"Denboraldi on bat egiten dugunean, denboraldi bat soilik da. Ez gara bi denboraldi on jarraian egiteko gai", bukatu du Corresek.