Itxi

Athletic Club

Osasunaren kontra

Iraizoz atezain titularra izango da Nafarroako Erresuman

Erredakzioa

Marcelo Bielsak atezain nafarra titularra izango dela konfirmatu du, "akatsak Raulek baino errazago barneratzen dituelako".

  • Gorka Iraizoz. Argazkia: EFE

    Gorka Iraizoz. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsak Gorka Iraizoz haiserako hamaikakoan jarriko duela baieztatu du. Nafarroako atezainak Raul Fernandezen postua hartuko du Osasunaren aurka, bi neurketa aulkian izan ondoren.

Argentinako entrenatzailearen ustez, Iraizoz Raul baino "sendoagoa da" eta "akatsak errazago barneratzeko indartsuagoa da".

"Rauli bere konfiantzan akatsek min gehiago egiten die", esan du Bielsak. Athleticeko prestatzaileak, "egoera larrian" daudelako hartu du erabakia.

Jaitsiera postuak hiru puntura daude, eta soilik 13 jardunaldi gelditzen dira. Gainera, azkeneko bederatzi partidetan 5 puntu batu dituzte zuri-gorriek. San Mamesen 0-4 galdu ostean Iraizoz aulkian utzi zuen Marcelo Bielsak, atezain nafarrak harmailetatik txitsuak jaso baitzituen.

Oscar De Marcosek jokatuko duen ala ez oraindik zalantza da, baina Gaizka Toquero arabarra erdialdean jokatzeko prest dago, entrenamenduetan erakutsi duen bezala. Andoni Iraolak eta Jon Aurtenetxek taldekideekin entrenatu dute, eta larunbaterako prest egongo dira.

Borja Ekiza ere jokatzeko prest dagoela dirudi, lau aste lesionatuta eman ondoren, baina hasierako hamaikakotik at egongo da ia ziur.