Itxi

Athletic Club

Lau jardunaldiren ostean

Ekiza taldearekin entrenatu da berriro

Erredakzioa

Borja Ekiza, lau jardunaorkatilean lesionatuta egon ostean, gainontzeko futbolariekin batera jokatu du entrenamenduko partida, ordezkarien taldean.

  • Borja Ekiza Lezamako entrenamenduan. Argazkia: EFE.

    Borja Ekiza Lezamako entrenamenduan. Argazkia: EFE.

Borja Ekiza Athleticeko entrenamenduko partidara itzuli da, lau jardunaldi lesio batengatik jokatu gabe egon ostean. Atzelaria ordezko jokalariekin aritu da taldean.

Osasunaren aurkako derbian itzul daiteke Ekiza, baina Mikel San Jose aritu da titularen taldean. Baliteke Iruñeko partidarako guztiz osatuta ez egotea. Andoni Iraola, Jon Aurtenetxe eta Oscar de Marcos taldetik aparte entrenatu dira. Jonas Ramalho, Xabi Castillo eta Gaizka Toquero horien ordez aritu dira Lezaman.

Ez dirudi Aurtenetxek, Iraolak eta De Marcosek arazo larririk dutenik, Athleticek ez duelako ezer esan. Iker Muniainek, zigortuta, eta Carlos Gurpegik, Iñigo Perezek eta Iñigo Ruiz de Galarretak, lesionatuta, ez dute Nafarroako Erreinuan jokatuko.