Athletic Club
Ostiralean, 21:30ean
Gurpegui eta De Marcos zalantza dira Realaren aurkako derbirako
Erredakzioa
Athleticeko defentsa nafarrak lesioa du "ezker hankako muskulu iskiosuraletan", eta erdilari arabarrak "hematoma du ezker hankako kanpoaldean" larunbateko partidan hartutako golpe bategatik.
-
Oscar de Marcos Illarramendirekin lehian lehen itzuliko derbian. Argazkia: EFE
Athleticek Reala izango du aurkari ostiral honetan San Mamesen (21:30ean) jokatuko den euskal derbian. Gurpegui eta De Marcos zalantza dira euskal derbirako, min hartuta baitaude.
Carlos Gurpeguik zail izango du derbia jokatzea. Talde zuri-gorriko erdiko defentsak, 27. minutuan utzi zuen zelaia Malagaren aurka jokatutako partidan. Athleticeko medikuek jakinarazi dutenez, lesioa du "ezker hankako muskulu iskiosuraletan".
Oscar de Marcosen kasuan, badirudi Realaren aurkako derbia jokatzeko prest egon daitekeela. Rosaledan jokatutako partidan De Marcosek min hartu zuen 64. minutuan. Arabako jokalariak "hematoma du ezker hankako kanpoaldean".
Iker Muniain, Borja Ekiza eta Fernando Amorebieta ere min hartuta egon dira azken asteotan, eta zalantza dira ostiraleko partidarako. Amorebietak, ordea, entrenamendua arazorik gabe egin zuen igandean.