Athletic Club
Entrenamendua, Lezaman
Llorentek eta Ekizak taldekideekin entrenatu ezinik jarraitzen dute
Erredakzioa
Fernando Llorentek eta Nafarroako zentralak lesionatuta jarraitzen dute. gainera, Oscar De Marcosek ez du entrenamendua egin.
-
Fernando Llorente. Artxiboko argazkia: EFE
Fernando Llorentek eta Borja Ekizak ezin izan zuten Valladoliden aurkako neurketa jokatu, lesionatuta zeudelako, eta zuri-gorriek taldekideekin entrenatu ezinik jarraitzen dute. Gainera, Oscar De Marcos arabarrak ere ez du entrenamendua gauzatu.
Athleticek 45 minutuko entrenamendu lasaia egin du Luis Bonini prestatzailearen aginduetara, Marcelo Bielsa ez baita Lezaman izan.
Fernando Amorebieta (Venezuela), Jon Aurtenetxe eta Kepa Arrizabalaga (Espania 21 urtez azpikoa), eta Aymeric Laporte (Frantzia 19 urtez azpikoa) euren selekzioekin daude, eta hurrengo egunetan itzuliko dira.