Itxi

Athletic Club

Akordioa

Laportek 2016. urtera arte berritu du kontratua Athleticekin

Erredakzioa

Athleticeko jokalari gaztearen deuseztapen klausula 27,5 milioi eurokoa izango da.

  • Aymeric Laporte. Argazkia: EFE

    Aymeric Laporte. Argazkia: EFE

Aymeric Laportek Athleticen jokatuko du 2016. urteko ekainaren 30era arte. Jokalariak urtebetez luzatu du klubarekin zuen kontratua, Athleticek jakitera eman duenez.

Gainera, jokalari gaztearen deuseztapen klausula 27,5 milioi eurokoa izango da. Aurrekoa 18 milioi eurokoa zen.

Duela denbora gutxi da Laporte lehen taldeko jokalaria. Azken partidetan gainera, hasieratik jokatzen ari da.