Athletic Club
Ostiraleko partida
Valladolidek Athletici 1.000 sarrera eman dizkio
Erredakzioa
Sarrerak 35 eurotan salduko dira eta bihar jarriko dituzte salgai San Mameseko txarteldegietan. Printzipioz, bazkideentzako sarrerak izango dira soilik.
-
Argazkia: EFE
Valladolidek Athletici 1.000 sarrera eman dizkio gaur ostiraleko partidarako, talde zuri-gorriak jakitera eman duenez. Bi taldeek Jose Zorrilla futbol-zelaian jokatu behar dute Ligan.
Sarrerak 35 eurotan salduko dira eta bihar jarriko dituzte salgai San Mameseko txarteldegietan. Printzipioz, bazkideentzako sarrerak izango dira soilik, eta pertsona bakoitzak lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu.
Sarrerak soberan egon ezkero, gainerako jarraitzaileek asteazkenean erosi ahal izango dituzte San Mamesen. Halaber, pertsona bakoitzak lau sarrera bakarrik eraman ahal izango ditu.
Valladolid-Athletic norgehiagokak BBVA Ligako 22. jardunaldia zabalduko du ostiralean.