Itxi

Athletic Club

4.5 milioi denboraldiko

Llorentek akordioa itxi du Juventusekin datorren denboraldirako

Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak 2017. urtera arte sinatu du kontratua, eta 4,5 milioi euro kobratuko ditu denboraldiko. Juvek lau milioi euro eskainiko dizkio Athletici jokalaria urtarrilan eramateko.

  • Fernando Llorente

    Fernando Llorente Marcelo Bielsarekin hitz egiten, Lezaman. Argazkia: EFE

Fernando Llorente eta Juventus akordiora iritsi dira, datorren denboraldian hasita jokalari errioxarrak talde italiarrean joka dezan. 2017. urtera arte sinatu du Llorentek Juventusek, eta 4,5 milioi euro gehi helburuak lortzeagatik izango dituen gainsariak kobratuko ditu Llorentek denboraldiko.

'Gazzetta dello Sport' egunkariak publikatu duenez, Juventusek ondorengo ordueta, edo bihar eman dezake jakitera Llorente fitxatu duela. Fitxaketa datorren denboraldirako sinatu da, baina Juventusek urtarrilan taldean izan nahi du Athletico aurrelaria. Ondorioz, Juventusek lau milioi euroko eskaintza egingo dio Athletici jokalaria urtarrilan fitxatzeko.